Erregin bereiztuak, nukleoak eta erle paketeak

Bertako erle beltzarekin egiten dugu lan, Apis Mellifera Iberiensis.

Erlezain bezala erle “on” horren bila gabiltza, lasaia, produktorea, gaitzen kontra erresistentea, garbia, erlekumea botatzeko joera guttikoa etab. Gure lana bertako erle hori bereiztean dago erregina hoberenak ugalduz eta dituzten kualitateak hobetuz, erle beltza baloratu eta erlezainei kalitate hoberena emanez.

Beraskan horretan gabiltza buru-belarri, ditugun erlauntza hoberenak testatu eta erlauntzen jarraipena eginez. Europako Smartbees proiektuan sartuak gaude eta ERBEL (erle beltzaren hazleen elkarteko) sustatzaile gara.

Gure erlea baloratzen ikasi behar dugu, eta ardura bat dugu arraza hori babestu, mantendu eta berezitu zein “hobetzeko”.

Salmentarako produktuak

Erle beltza saltzen dugu, erregina selekzionatua, osasuntsu, Varroa kontrolpean.

  • Nukleoak: 5 koadrotako familiak, 3 koadro ume eta 2 koadro erreserbarekin. Nukleoa indarrean dagoela kutxara pasatzeko. Dadant eta Langstroth modeloak entrega daitezke.
  • Erle paketeak: 1,5kg erle gazte eta erregina berri aukeratu eta markatua entregatzen da kutxa ttiki batean. Aukera hau edozein modelotako kaxetara egokitzen da. Higienikoki aukera hoberena bezala onartua dago.

Informazio gehiago nahi baduzu jarri gurekin harremanetan