Zer da zer?
Polinizazioa
Erleen laguntzarekin, landareek urtero fruituak sortzen dituzte.
Erlauntza
Erleen abaraskak guk ekoiztutako argizari ekologikoa erabiliz egiten ditugu.
Ezti naturala
Basa-landareetako nektar gozoa: osasun iturri.
Produktuak
Eztia, Propoleo-tintura, Polena, baita erle nukleo, erle paketeak eta erregina aukeratuen hazkuntza.
Loreak
Akazia, Gaztainondoa, Sasia, Txillarra, Erromeroa, Xarbota, mila-lorea.
Erle beltza
Bertako erle beltzarekin egiten dugu lan (Apis Mellifera Iberiensis).
Beraskari buruz
Beraska Euskal Herriko Eztia, Xiker Salaberria Telletxea erlezainaren proiektua da.
AZTI TECNALIA ikerketa zentroan,laborategi teknikari gisa urtetan ibili ondoren, 2017an erlezain profesional bihurtzeko pausoa ematen du, aspaldidanik erlezain lanetan ibili ondotik, bere benetako pasioa garatzeko.
Ingurugiro osasuneko teknikaria, analisi eta kontrolean espezializatua, jakintza guzti hori erle-munduan erabiltzen du, genetika landu eta kalitate altuko produktuak eskaintzeko.