Beraskari buruz

AZTI TECNALIA ikerketa zentroan,laborategi teknikari gisa urtetan ibili ondoren, 2017an erlezain profesional bihurtzeko pausoa ematen du, aspaldidanik erlezain lanetan ibili ondotik, bere benetako pasioa garatzeko.

Ingurugiro osasuneko teknikaria, analisi eta kontrolean espezializatua, jakintza guzti hori erle-munduan erabiltzen du, genetika landu eta kalitate altuko produktuak eskaintzeko

Beraska proiektua 2017an sortzen da, erlezain bezala profesional izatera emandako pausoarekin batera. Lan eta ilusio handiarekin hartutako erabakia izan da, bertako erlearekin “erle beltza”rekin lan egiten eta loraldi desberdinak ezagutzen pasa ditut azkeneko urteak. Erleen hazkuntzan espezializatua, hobetze genetikoan lanean, proiektu desberdinetan parte hartzen eta ERBEL-en “erle beltzaren hazleen elkarte”-ko erregin selekzionatuen hazlea.

Kalitatea

Kalitatea hobeezina ematea helburu hartuta, bai erleen produktu desberdinetik hasita: Ezti, propoleo, polen… Zein erle selekzio eta hobekuntza genetikoan buru-belarri sartuta

1 Beraska Euskal Herriko eztia

Prozesu artisaua

Eztiaren kasuan estrakzioa modu mekanikoan egiten da eta hotzean horrela eztiak ez du inongo propietaterik galtzen. Eztia 40ªC gora berotzen bada propietateak galtzen hasten da. Polen eta propoleoaren prozesuak ere eskuz eta modu artisauen egiten dira.

Argizari purua

Gure erlauntzetan argizari purua soilik erabiltzen dugu, erleek sortzen duten argizaria erabili eta ziklo naturala itxiz. Honekin argizariaren kalitate ezinhobea bermatzen da erlauntzaren osasuna hobetuz.

Eskerrik asko Oaia P. Telletxea, Lander Salaberria, Iñigo Yanci.