Propoli ekologikoa
Propoleoa, antibiotiko naturala da, infekzioen kontra hagitz eraginkorra izateaz gain, antioxidantea, antinflamatorioa, 5 izarreko produktua dela erran dezakegu.
Erleek, propolia erabiltzen dute erlauntzeko zirrikitu guztiak ixteko, etxeko hotz-beroa eta hezetasuna zaintzeaz gain, gaixotasunen profilaxia ere bikain egiten dute onddo eta bakterioen kontra, erizain ezin hobeak baitira.
Propoli tintura sasoi aldaketetan hartzea gomendatzen da, defentsak indarrean edukitzeko.